‘‘Hurbileko hornitzaileekin lan egiten dugu, bai gremioak zehazteko zein produktuak aukeratzeko orduan. Horrek hartu-eman zuzena sustatzen du eta konfiantza eraiki”. Urdaibaiko erdigunean kokatuta, bertako materialekin lan egitearen alde egiten dute.
Jasangarritasuna ere bilatzen dute diseinuetan, osasuna bermatu eta erantzukizunez jokatzeko.Horretarako, ahalik eta produktu jasangarriagoak bilatzen dituzte, material zein margo organikoak esaterako. “Kontzientzia hartzen eta lantzen ari garen esparrua da jasangarritasunarena”.
Hurbilekoa da baita ere bezeroekiko duten harremana, euren beharrizanetara egokitutako proiektuak garatzen dituztelarik: “Beti egokitzen gara bezeroek behar dutenera, bakoitzak bere beharrizanak dituelako eta denonak ez direlako berdinak. Bezeroa gustura geratu arte, lanean jarraitzen dugu”.