fbpx

TicketBAI kontrolpean!

Rk informatika Gernikako enpresa da, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duena informatika eta teknologia sektorean, eta milaka bezero partikular eta korporatibori eskaintzen die zerbitzua.

Talde gaztea baina esperientziaduna eta berritzailea da, esperientzia aberatsa eta moldagarritasun handia ditu mundu teknologikoaren berezko aldaketei pasioz eta profesionaltasun zorrotzez aurre egiteko.

Une honetan TicketBAI araudia indarrean jartzeak dakarren erronkari aurre egin behar diote, derrigorrez erabili beharko delako 2022ko urtarrilaren 1atik aurrera. Ezagutzen ezdutenentzat, TicketBAI diru sarrerak kontrolatzeko sistema da, Foru Ogasunak baimendutako softwarea erabili eta fakturak sortzen dituena.

Batuz-en lankidetzarekin –Bizkaiko aldundiaren sistema–, beraiek garatutako kudeaketa softwarea araudira egokitu dute, TicketBAI bermatzaile software bihurtuz.

La Manzana programa intuitiboa, erabilerraza eta oso osatua da, fakturazio, aurrekontu, gastuen kontrola, ordainagiriak, bezeroak, hornitzaileak, izakinen kontrola eta askoz gehiago egiteko modulu moldagarriak baititu.
Edozein negozio motatara egokitzen da interfaze grafiko eta ukimenezkoagatik; hau da, ostalaritza, estetika, ile-apaindegi, okindegi eta bestelako gremioentzat. Era berean, gainerako gremioen beharrak asetuko dituen beste interfaze estandarretara ere egokituko da.

RK informatikak sistema berria ezartzearen aurrean ekintzaile eta autonomo guztiak aurkitzen dituen ziurgabetasun eta ezjakintasun egoerari irtenbide osoa eskaintzen dio. Araudia betetzen duen kudeaketa programa bat eta aholkularitza informatikoa eskaintzen ditu, inolako konpromiso motarik gabe, beharrezkoa izan daitekeen material guztiagaz hornituz eta edozein instalazio doan burutuz.

RK informatika-rekin, bezeroek lasai lo egin dezakete, prozesu guztian zehar beren beharrei erantzuteko eta beharrezko prestakuntza guztia eskaini aurretik eta ondoren ere profesional talde batek lagunduta daudela jakinda.
«Gure helburua beti da behar duten guztiei irtenbide onak, errazak eta merkeak eskaintzea», dio John Pollock konpainiako zuzendari eta sistemaren garatzaile nagusiak. Aldaketak beldurgarriak izan daitezkeen arren, ez dira beti txarrak, eta konpromisorik gabe informazioa eskatzeko deia egin dute.